Eskatu laguntza eta adierazi zure beharrak, aireportura iristen zarenean dena prest egon dadin eta ez dezazun bidaian zailtasunik izan.

Honako hau jakin behar duzu:

  • zerbitzua doakoa da eta mugikortasun murriztua edo desgaitasuna duten pertsonei zuzenduta dago.
  • adingabeek norbaitekin bidaiatu behar dute (ez da zainketa-zerbitzua).
  • Aena-ren aireportuetako laguntzarako baino ez da.
  • gehienez 4 hegalditarako laguntza erreserba dezakezu eskabide berean.
  • zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, ezinbestekoa da laguntza zure hegaldia atera baino 48 ordu lehenago eskatzea.
  • hegaldia gure sisteman agertzen ez bada ere, berdin-berdin izapidetuko dugu zure erreserba.
  • hegaldia baino 2,5 ordu lehenago egon beharko da topagunean (alderdi hau ezin da aldatu).
  • hegazkin-konpainia eta/edo tour operadorea ere jakinaren gainean jarri behar dituzu.
  • baliteke airelineek mugak ezartzea zure mugikortasun-ekipoa garraiatzeko. Zure aulki/moto elektrikoarekin bidaiatuz gero, zure aire konpainiarekin kontsultatzea gomendatzen dizugu.

Zer eskatuko dizugu?:

  • zure harremanetarako datuak (baita helbide elektronikoa ere) eta laguntza-premiak.
  • data, ordua, hegaldi-zenbakia eta irteerako eta helmugako aireportuak (erreserban edo hegazkineratzeko txartelean agertzen dira).